Egonkortze-hornidura

Hornidura Teknikoez eta Kaudimen-Marjinari dagokionaz gainera, Partzuergoak Egonkortze-Hornidura ere osatzea aurreikusia du Legeak. Hornidura arrunta da hori hainbat arrisku-mota estaltzen direnean eta ohikoa, berriz, herrialde askotan hondamendien estalduran. Izaeraz metagarria da –kasu zenbaitetan, muga jakin batzuetaraino- eta zerga-salbuespena aplikatu ohi zaio.


Gure sisteman, berriz, metatze-mugarik gabeko hornidura hau zergetatik salbuesteko modukoa da, legez ezarritako muga jakin bateraino.


Jakina denez, hondamen-arriskuak estaltzeko helburuz honelako erreserbak osatzea erabat beharrezkoa da nagusi dabilen eskema orotan, horien izaera ziklikoagatik eta erregulartasunik ezagatik. Bestela adierazteko, ohikoa baino askoz ere itzulera-periodo handiagokoak diren ezbeharren kasuan, aseguruak berea duen konpentsazioa urtea baino askoz luzeagoak diren denbora-tarteetan soilik plantea daiteke eta horrek, noski, behar bezain funts eskergak sortu eta metatzea agintzen du.


Estatuaren bermea

Jarduera honen ezaugarriak —berebiziko galerak gertatzeko probabilitatea, batik bat— eta Partzuergoaren izaera bera horrelakoxeak izaki, ezinbestekoa da erakunde honek Estatuaren bermea izatea. Halaz ere, bere baliabideen osaketa eta behar bezalako finantza-kudeaketari esker, ezbehar orori aurre egin ahal izan die mende erdi honetan, aipatu berme horretaz baliatu beharrik izan gabe.