Kokatze Eskubidearen edo Zerbitzuak Emateko Askatasunaren erregimenpean egindako kontratuak

Kokatze Eskubidearen edo Zerbitzuak Emateko Askatasunaren erregimenpean egindako aseguru-kontratuak, Espainian arrisku jakin batzuk estali edo konpromisoak hartzen dituztenak, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren (aurrerantzean Partzuergoa) aldeko errekarguen mende egongo dira, horrek Espainian izandako aparteko gertaeren, motorrezko ibilgailuen zirkulazioaren ondoriozko erantzukizun zibilaren, eta aseguru-etxeen likidazioa egitearen ondoriozko galerak konpentsatzeko duen funtzioaren beharrak estaltzeko, bai eta Espainiako aseguru-etxeekin egindako kontratuen pareko baldintzetan legalki exijitutako gainerako errekargu eta zergen mende ere. (Ikus Aseguru Pribatuak Antolatzeko eta Ikuskatzeko Legearen 82. art., urriaren 29ko 6/2004 legegintzako errege-dekretuak onartutako testu bateratua).

 

Espainian jarduten hasten diren unetik, aseguru-etxeak behartuta daude errekarguak bildu eta Partzuergoari likidatzera eta, aseguruak kontrolatzeko organo nazionalaren bitartez, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, erregistro eta kontrolerako baimena jasoko dute.

 

Modu independentean, aseguru-jardueren kontrolerako organo nazionalak, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak , erregistro eta kontrolerako baimen formalak ematen ditu.

 

Horregatik, komeni da jarduten hasi aurretik jartzea harremanetan Partzuergoarekin, errekarguen inguruko atzerapen eta eteteak ekiditeko.

 

Edonola ere, paragrafoan ezarritako moduan jardueraren hasiera formalak aseguratzea berekin izan edo ez, beharrezkoa da hasiera hori Partzuergoari jakinaraztea.

 

Aseguru-etxearen ordezkaria.

 

Aseguru-etxeen ordezkari bat edukitzeko beharra eta obligazioa ezarri dute arauek, hainbat funtzio betetzeko; hala ere, ordezkari bat baino gehiago ere egon daitezke.

 

  • Nahitaezko errekarguak aitortzeko/likidatzeko funtzioetarako ordezkaria:

     

    Partzuergoak ezarritako bilketa-prozeduraren arabera, ordezkari bat izendatu behar da, honako funtzio hauez arduratzekode:
    • Aitortze/likidatze prozesu formalaz, aitortutako datuen edukiaz eta horiek behar bezala eta behar den epean likidatzeaz.
    • Egindako aitorpenen edukiaren euskarri dokumentalaz.
    • Harremanetarako datuen jakinarazte eta eguneratzeaz.

    Alde horretatik, nahitaezkoa da, Partzuergoarentzat errekarguak biltzeko eta likidatzeko, aseguru-etxeak ordezkaria/ordezkariak hautatu eta horren berri Partzuergoari eman izana, likidazio-prozesua hasi aurretik. Horren oinarrizko gutxieneko datuak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren 2009ko urriaren 9koa, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoarena.

    Era berean, hauxe diote lan horren inguruko legeek, zerga ikuspegitik: Zerbitzuak emateko askatasunaren erregimenpean Espainian jardun nahi duten Europako Ekonomia Eremuko bestelako estatu kide bateko aseguru-etxeek obligazioa edukiko dute helbide fiskala Espainian edukiko duen ordezkari bat hautatzeko, Aseguru Pribatuak Antolatzeko eta Ikuskatzeko Legeak ezarritako zerga obligazioetarako.

     

  • Motorrezko ibilgailuen zirkulazioaren ondoriozko ezbeharren likidazioa eta izapidetzea egiteko ordezkaria.

 

Zerbitzuak emateko askatasunaren erregimenpean Espainian lehorreko ibilgailuen erantzukizun zibileko aseguruetan, (garraiolariaren erantzukizuna kenduta) jardun nahi duten Europako Ekonomia Eremuko bestelako estatu kide bateko aseguru-etxeek helbide fiskala Espainian duen ordezkari, edo pertsona juridiko bat hautatu beharko dute.

 

Sisteman sartzeko gakoak

 

Sisteman sartzeko gakoak Partzuergoak bidaliko dizkie aseguru-etxeen ordezkariei.

 

Gakoak jasotzeko aurre baldintza da Partzuergoan, Diru-bilketa, Kontabilitate eta Aurrekontu Zuzendariordetzako ordezkarien erregistroan egotea.

 

Partzuergoak hiru gako emango ditu erakunde eta ordezkari bakoitzeko:

    • Aseguru-etxea
    • Erabiltzailea
    • Pasahitza