Partzuergoak 2007-2009 epealdirako prestatu duen Hirurteko Iharduera Programa hiru xede estrategikoen formulazioan oinarritzen da, horregatik erakundea espainiar aseguru sistemari egin diezazkion ekarpen positiboen nabarmentzean oinarritzen da, aseguru sektoreko estrategia globalaren barne zeregin aktibo bat bere gain hartuz.


Honetan oinarrituz, erakundearen EGITEKOAREN isladapen diren XEDE ESTRATEGIKOAK ondoko hauek dira:


1. Espainiar gizarteari ematen zaion aseguru eskaintzaren unibertsalizazioa bultzatu, merkatu pribatua osatuz eta erantzukizun sozial arlo batetan espainiar aseguru-sisteman erabateko integrazioa sendotuz.


2. Prebentziozko ekintzen bitartez aseguratuen eta kaltetuen interesen babesa bermatuz, espainiar aseguru-sistema egonkorra izan dadin lagundu.


3. Espainiar kontsumitzailearentzat aseguruaren azken kostea gutxitzear erakundearen kaudimen finantzarioa eta eraginkortasun operatiboa areagotu


Hitz gutxitan, Partzuergoaren asmoa Espainiako aseguru sistema guztizko eta unibertsalago bat sendotzen laguntzea da, sozialki arduratsuagoa, egonkorragoa eta eraginkorragoa dena, hortaz, espainiar kontsumitzailearentzako sistema merkeago bat.